Eskola-ingurunean antolatutako hezkuntza-jarduerak garatzeko dirulaguntzak

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteek.
  • Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako irakaskuntza-kooperatibek, baldin eta guraso-elkarterik ez badute eta horien berezko funtzioak beren gain hartzen badituzte.
  • Vitoria-Gasteizko Helduen Hezkuntzako (HHI) ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteek.

2023-2024 ikasturteko justifikazioa

2023-2024 ikasturterako dirulaguntza jaso duten erakundeek gastuen justifikazio orokorra aurkeztu beharko dute, 2024ko irailaren 20a baino lehen (egun hori barne). Emandako dirulaguntzak 2023-2024 deialdiaren Ebazpenean(Beste leiho batean irekiko da) ikus daitezke.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

2023-2024 ikasturterako dirulaguntza eskatzea

Betebeharrak

  • Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Hezkuntzako edo Helduen Hezkuntzako mailak ematen dituzten ikastetxeekin lotuta egotea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.

Dirulaguntza eskatzeko dokumentazioa

  • Dirulaguntzaren eskaera pdf
  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina pdf
  • Aurreikusitako eskolaz kanpoko jardueren edota jarduera osagarrien zerrenda eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen aurreikuspena: 2. eranskina pdf
  • Baldin eta Ikasleen Gurasoen Elkartearen eskaria eta dokumentazioa hura kide duen federazioak aurkezten baditu, ordezkaritzaren ahalordeari dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da: 3. eranskina pdf
  • Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
    • Elkartearen IFZ.
    • Elkartearen estatutuak.
    • Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
    • Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Guraso-elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Online izapidetzea

Eskaera online egiteko, ziurtagiri digitala behar da. Igotzen diren dokumentuak PDF formatuan egon behar dira, eta dokumentu horien izenak 64 karaktere izan ditzake gehienez.

Erregistro elektronikorako urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro ("Agiri osagarriak" urratsa).
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu: 945 16 16 16 (6546 luzapena) edo 945 16 12 30 telefonora deituz, eta cangulo@vitoria-gasteiz.org edo hezkuntza@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoetara idatziz. Edo bestela, 010 informazio telefonoaren bidez (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.