Garabiak ibilgailuak eramatearekin lotutako oharrak SMS bidez jakinarazteko zerbitzua

Araudia | Tramitazioa | Zerbitzuaren baldintzak

Helburua

Zerbitzu honek aukera ematen du telefono mugikorraren zenbaki bati alta emateko eta garabia titularraren ibilgailua eramatera doanean Udaltzaingoaren oharra jasotzeko SMS bidez.

Hartara, ibilgailua dagoen lekutik kendu ahalko da udal garabiak eraman aurretik, eta garabi-tasa aurreztu. Dagokionean, abiarazte-tasa ordaindu beharko da, eta ez da salbuetsiko egindako arau-haustearengatik ordaindu beharretik.

Nork

Ibilgailuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Araudia

Zerbitzu publikoak eskaintzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 6.5 epigrafea.- Ibilgailuak bide publikotik kendu eta horretarako egokitutako biltegietan gordetzeagatik ordaindu beharreko tasak.

Tramitazioa

Online tramitatzea

Identifikazio txartelez edo ziurtagiri digitalez, ohar zerbitzuaren bitartez:

Oharra eskatu

Aurrez aurre

Oraingoz ez dago aukera hori baliatzerik.

Zerbitzuaren baldintzak

  • Eguneko 24 orduetan funtzionatuko du zerbitzuak. Pertsona fisiko edo juridiko batek bere izenean jarrita dituen ibilgailu guztietarako mugikor zenbaki bakarrari eman ahal zaio alta.
  • Udaltzaingoak eta garabiak ahalik eta bizkorren esku hartuko dute une oro oztopatzea/arau-haustea konpontzeko; beraz, ohar zerbitzuak ez du lan hori motelduko.
  • Horrek esan nahi du ez dela itxarongo ohartarazitako pertsona iritsi arte.
Ibilgailua kaletik kentzeko arrazoiak, zeinetan titularra ohartaraz baitaiteke:
  • Zamalanak
  • Galtzadaren erdialdean egotea
  • Bidegurutze batean egotea
  • Bigarren ilaran egotea
  • Luzaro aparkatuta egotea
  • Zerbitzu publiko bat oztopatzea
  • Zirkulazio-errei batean traba egitea
  • Higiezin baten sarreran traba egitea
  • Ustez abandonatuta egotea
  • Gelditzeko debekua
  • Espazioaren/aparkalekuaren erreserba
  • Lapurreta
  • Segurtasuna
  • Espaloiaren gainean egotea
  • Pasabide baimendua
  • Oinezkoentzako esparrua
Ibilgailua kaletik kentzeko arrazoiak, zeinetan ez baita titularra ohartaraziko:
  • Trafiko-istripua
  • Agentzia exekutiboa
  • Mozkortuta egotea
  • Agiri falta
  • Ikerketa
  • Epailearen agindua
  • Zigiluak
  • Beste; esate baterako, behar den garabia partikularra denean, udal garabiak ezin duelako zerbitzu hori eman.

Lotutako izapideak

Garabiak eramandako ibilgailuak berreskuratzea.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulego batera, edo deitu argibideetarako 010 (945 16 11 00) telefonora.

Agiriak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera,
Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.