Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Saria

Ekimenari atxikitako enpresek -beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko- martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea du xede Itun Berdea Sarietarako deialdi honek.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Itun Berdearekin bat egin duten enpresak.

Itun Berdeari atxikitzeko prozesuak zabalik jarraitzen du, eta hautagaitzak aurkezteko azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresak aurkeztu ahal izango dira sarietara.

Epea

Deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 48 zk., 2021ko maiatzaren 5a). 2021. urtea: urriaren 1era arte.

Betebeharrak

Hautagaitza aurkezten duten enpresen betebeharrak:

  • Itun Berdearekin bat egina izatea.
  • Gasteizko udalerrian egotea.
  • Indarrean dagoen araudiko betebeharrak betetzea, eta indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehaztutako moduan.
  • Enpresa ezingo da inolaz ere administrazioak abiarazitako prozedura zigortzaile batean murgildua egon, edo egona izan.

Dokumentazioa

  • Eskabidea eta zinpeko adierazpena -deialdiko I. eranskinean pdf ageri den ereduari jarraiki-.
  • Enpresaren IFZren kopia, eskabidea aurkezten duen pertsonaren nortasun-agiria, eta hura titularra ez bada, ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria.
  • Fitxa teknikoa - II. eranskina pdf-.
  • Garatutako jardunbide egokiaren eta hartutako neurrien alderdirik nabarmenenak zehazten dituen oroitidazkia, non orobat zehaztu ahal izango diren horren ondorioz ingurumenean eta enpresan izandako emaitzak eta onurak.

Deialdiko 7. oinarrian adierazitako gainerako agiriez gain.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.