Horma-hobia edo hilobia irekitzeko baimen berezia eskatzea
Hilobia, horma-hobia, panteoia etab. Irekitzeko baimen berezia eskatzea. Ehorzketa eskatzen duen pertsona ehorzte-eskubidearen titularra ez denean gertatzen ohi da holako egoera. Eskatzaile jakin baten (normalean senideren bat edo gertuko norbait) ardurapenean ematen da baimena.
Dokumentazioa | FAQs | Izapidetzea
Dokumentazioa
-
Irekitzeko baimen berezia eskatzeko orria
.
- Titularraren nortasun agiriaren fotokopia.
Ohiko galderak (FAQs)
Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Partikularrek San Martineko bulegoetan eskatu behar dute hitzordua.
Hileta enpresek Internet bidez eska dezakete hitzordua.
- Hilerrien Zerbitzuarekin hitzorduak, ehorzketak direla eta (ehorztetxe baimendunentzat).
- Hilerrien Zerbitzuko bulegoarekin hitzorduak (ehorztetxe baimendunentzat).
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.