45 urtetik gorako pertsonentzat enpleguaren egonkortasuna sustatzeko udal laguntzen eskaera

Gasteizko udal-mugarteko lantokietan enpleguaren egonkortasuna sustatzeko dirulaguntzak, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik.

Epea | Betebeharrak| Dokumentazioa | Araudiak | Izapideak

Nork

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak edo entitateak (haien forma juridikoa edozein dela ere).

Epea

Deialdiaren iragarkia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 49 zk. 2022ko apirilaren 29a)(Beste leiho batean irekiko da), eta 2022ko irailaren 2ra arte.

Betebeharrak

  • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea Vitoria-Gasteizeko lantokietan, 2022ko urtarrilaren 1etik irailaren 2ra bitartean, bi datak barne.
  • Mugagabe bihurtutako kontratuak gutxienez bihurketaren aurreko sei hilabeteetan Vitoria-Gasteizen erroldatutako pertsonenak izango dira. Pertsona hauek 45 urte edo gehiago izan beharko dute bihurketaren egunean.
  • Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia % 50ekoa izango da.

Dokumentazioa

Eskaerak egitean aurkeztu beharreko agiriak:

Entitate eskatzailea identifikatu eta egiaztatzeko agiriak:

  • IFZ edo AIZ (pertsona autonomoak), IFK (enpresak/erakundeak).
  • Eratze-eskritura, enpresaren/erakundearen estatutuak, ordezkaritza-ahalordearen egiaztapena. Enpresaren edo erakundearen NAN edo AIZ (autonomoak badira) edo IFZ. Enpresaren/erakundearen ordezkaritzari edo sozietate-partaidetzari eragiten dioten geroko aldaketak.
  • Legezko ordezkariaren NANaren kopia.
  • Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua (Udalean ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen egiaztapena ofizioz egingo da).

Kontratatutako pertsonaren betekizunak egiaztatzeko agiriak:

  • Laguntza jasoko duen lan-kontratua, bi aldeek sinatuta, enplegu zerbitzuei kontratazio hori bide telematikoz jakinarazi izanaren egiaztagiriarekin batera.
  • Laguntzaren objektu den afiliatuaren lan-bizitzaren txostena.
  • Kontratatuaren NAN edo AIZ.
  • Kontratazioaren urteko soldata-kostuen ziurtagiria, enpresa/erakunde eskatzaileak sinatuta. Urteko soldata-kostuen kalkulua, deialdi honi dagozkionetarako, dirulaguntzaren xede den kontratua duen langilearen soldata gordinaren araberakoa izango da, enpresa edo entitatearen kontura diren gizarte-segurantzako kostuak gehituta, kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteak aintzat hartuta.
  • Hala badagokio, desgaitasun funtzionalaren egiaztapena.
Laguntza ematen bada, eta hala eskatuta, bihurketa egin eta 12 hilabetera entregatu beharreko dokumentazioa:
  • Afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena.
  • Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteetako nominak eta ordainagiriak.
  • Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak (Udalaren ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ofizioz egingo da).

Araudia

Izapideak

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko azalpen gehiago nahi izanez gero, 945 16 15 31 telefonoan edo 4390 luzapenean erantzuna emango da. Honako posta elektronikoan ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org ere.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.