Udal langile baimenduentzako lanposturako konexiorako jarraibideak

Lanposturako urrutiko konexiorako bi sarbide desberdin gaitu dira. Baimenarekin, dagokion sarbidearen berri emango zaizu.

Lanposturako urrutiko konexioa (telelanerako proiektua)

Telelanerako proiektuan parte hartzeko hautatu bazaituzte, honezkero izango duzu udal mugikor bat, VPN bezeroaren bidez zure lanpostuarekin konexio segurua ezartzeko konfiguratua.

Gasteizko Udalarekin konektatzeko eskuliburuaren 2.5 atalean zehazten da jarraitu beharreko prozedura.

Lanposturako urrutiko konexioa (VPN bezeroaren bidez)

Instalatu eta konfiguratzeko urrats batzuk egin beharko dira konektatzeko.

Gasteizko Udalarekin konektatzeko eskuliburuaren 2.6 atalean zehazten da jarraitu beharreko prozedura.

VPN aplikazioaren deskargatzea

Lanposturako urruneko konexioa (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin bakarrik)

Sistemaren gaitasunagatik egin behar diren doikuntzak direla eta, konfigurazioa aldatu egin daiteke; beraz, batekin konektatu ezin baduzu, bestearekin probatu.

Gasteizko Udalarekin konektatzeko eskuliburuaren 2.7 atalean zehazten da jarraitu beharreko prozedura.