Garapenean laguntzeko proiektuetarako diru-laguntzak: USA, UKA eta PT. (Lehenengo deialdia 2022)
Gasteizko Udalaren garapenean laguntzeko proiektuetarako 2022ko dirulaguntzen lehen deialdia
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote. 1. eranskinean ageri diren irizpideen bitartez neurtuko dira presentzia eta jarduera horiek —atal bakoitzean adierazten den gutxieneko irizpide-kopurua bete beharko da—. Dokumentazio hori aldez aurretik —eskabidea egin aurretik— aurkeztu ahal izango da.
Epea
2022. urtea: Deialdiaren iragarkia ALHAOn (ALHAO 2022eko otsailaren 16a, 20zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta:
- PT atala:
- Laburpen agiriaren aurkezpena: martxoaren 4ra arte.
- Eskabidea eta behin betiko proiektua: 2022eko ekainaren 3ra arte.
- UKA atala: 2022.eko Martxoaren 18era arte.
- USA atala: 2022.eko apirilaren 1ra arte.
Betebeharrak
Atal bakoitzerako, deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak (7. oinarrien guztietarako betebeharrak eta atal bakoitzerako berariazko betebeharrak).
Dokumentazioa
- Diru-laguntzaren eskabidea
- Behin betiko proiektua:
- Behin betiko dokumentua:
- Aurrekontu-taula
- Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Araudia
- Garapenean laguntzeko dirulaguntzen lehen deialdia arautzeko berariazko oinarriak 2022. urtea
- 2022. urterako Gasteizko Udalaren dirulaguntzetarako deialdia arautzeko oinarri orokorrak
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Dokumentazio digitala aurkeztea.
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
· Datu pertsonalak.
· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
· Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Egiaztatzeko agiriak
: berariazko oinarrien 7a-J, 7b-J inprimakiak eta orokorreko oinarrien 6-J inprimakia.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Garapenean Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu, 945 161654 telefonoa 6509 luzapena, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.