Agiri elektronikoak egiaztatzea


Gasteizko Udalak elektronikoko sinatutako agiriak benetakoak eta osoak direla egiaztatzeko aukera ematen du zerbitzu honek. Egiaztapen hori bi modutara egin daiteke, bai agiriaren egiaztapen-kode segurua (EKS) baliatuz, bai jatorrizko agiriari eta sinadura-agiriari dagozkien fitxategiak (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena) baliatuz.


Egiaztapen-kode segurua

Gasteizko Udalak sinatutako agiri elektronikoek hainbat digituk osatzen duten egiaztapen-kode seguru (EKS) bana dute, identifikatzeko.

Inprimatutako agiriaren orrialde guztietan ageri da kode hori, eta jatorrizko agiri elektronikoarekin erkatzeko aukera ematen du; benetako kopia bihurtzen da hartara.


Sinadura-agiriaren fitxategia

Agiri bat elektronikoki sinatzean sortzen da fitxategia (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena), eta sinatze prozesuaren erabateko zuzentasuna bermatzen du. Agiria sinatu duen erakundeari edo subjetuari buruzko informazio guztia biltzen duen artxibo bat da.

Gako publikoko kriptografia estandarren multzo bat da PKCS (Public-Key Cryptography Standards).

Laguntza, online Egiaztapen zerbitzura jo

Araudia

Sinadura Elektronikoari buruzko irailaren 19ko 59/2003 Legea pdf

11/2007 Legearen 30.5. artikulua. Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Legea: Bitarteko elektronikoz sortutako eta elektronikoki sinatutako administrazio-agiri publikoen paperezko kopiak benetako kopiatzat hartuko dira, baldin eta elektronikoki sortutako kode inprimatu bat edo bestelako egiaztapen-sistemaren bat badute, eta horren bidez herri-administrazio, organo edo entitate emailearen fitxategi elektronikoetan sartuz egiazkoak direla frogatzea ahalbidetzen bada.

Informazio gehiago

Identifikazio txartel digitalei buruzko ohiko galderak.

Agiri elektronikoaren adibidea pdf