BUX, eskaeraren araberako garraio publikoa erabiltzeko eskaria

Vitoria-Gasteizko kontzejuak eta udalerriaren hirigunea elkartuko dituen eskaeraren araberako garraio kolektiboko zerbitzua.

BUX eskaeraren araberako zerbitzua da, zeinetan bidaia erreserbatu behar da erabili aurretik.

Betebeharrak | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi(Beste leiho batean irekiko da)

Betebeharrak

Zerbitzu hori erabiltzeko, erabiltzaileren profilaren araberako BUX garraio-bono bat beharrezkoa da. Bono horiek estankoan daude salgai.

  1. Orokorra: 10 bidaia, 15 eurotan.
  2. Familia ugaria: 10 bidaia, 12 eurotan*.
  3. Familia ugari berezia: 10 bidaia, 7,5 eurotan*.

Billetearen prezioak TUVISAko sarean autobus-aldaketa bat egiteko aukera hartzen du baitan.

Izapidetzea

Telefono bidezko izapidetzea

900 10 27 23 telefonora dei ezazu.

Call Center-ren ordutegia: 8:00-20:00, astelehenetik igandera.

Online izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi(Beste leiho batean irekiko da)

Oharrak

Zerbitzua eman baino 2 ordu lehenagora arte erreserbatu ahalko da, aplikazioaren bidez edo Call Center deituz.

Webgunean, www.vitoria-gasteiz.org/bux, interesatuen eskura daude ordutegiak, egutegia eta geltokiei buruzko informazioa.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.