Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Gasteizko hirigunean merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerrian dauden enpresa txikiak, nagusiki txikizkako merkataritzan, zerbitzu pertsonal jakin batzuen eta ostalaritzaren alorrean dihardutenak, baldin eta lokala edo mahaidun terraza eraberritu edo ekipamendua modernizatu badute.

Epea

2022. urtea: martxoaren 21etik apirilaren 8ra arte. (ALHAO 2022eko martxoaren 11a, 30zk.(Beste leiho batean irekiko da))

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

· Datu pertsonalak.

· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.

· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.

· Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Dena delako lokalean 2021eko ekainaren 19tik 2022eko ekainaren 18ra bitartean egiten diren inbertsio-proiektuetarako emango dira dirulaguntzak.
  • Deialdian zehazten da zein betekizun bete behar duten enpresa onuradunek, zein ekintzak jaso dezakeen diru-laguntza, zenbatekoa izango den diru-laguntza eta zein agiri aurkeztu behar den.
  • Fakturen ordainagiriak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 8an amaituko da.
  • Helbide honetan kontsulta daitezke zehatz auzo horietako kaleak eta zenbakiak:
    http://www.vitoria-gasteiz.org/wd004/docs/es/tramos.xls

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu edo comercio@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.