Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak

Gasteizko enpresa eta profesionalen ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena nahiz gidoien idazketa bultzatu eta sustatzeko laguntzen deialdia.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisiko edo juridiko pribatu independienteak, merkataritza-jarduera bat burutzen badute eta horien Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafea bat etorri beharko da laguntza eskatutako jarduerarekin.

Epea

20 egun balioduneko izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO 2022ko apirilaren 6a 41zk)(Beste leiho batean irekiko da) argitaratzen den egunaren biharamunetik.

2022. deialdia: Apirilaren 7tik maiatzaren 10era

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak.

Documentazioa

Araudia

Izapideak

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.