Partaidetza-prozesuen bitartez egingo diren proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak

Herritarrei irekita bideratzen diren partaidetza-prozesuetatik sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzea. Prozesu horiek bat etorri behar dute udal-ildo estrategikoekin.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Gasteizko udalerrian jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta pertsona fisikoak.

Epea

2022ko abenduaren 29tik 2023ko otsailaren 15a arte egongo da irekita, bi egun horiek barne.

Betebeharrak

  • Helbidea Gasteizko udalerrian izatea, baita jarduera-eremua ere.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea.
  • Pertsona fisikoen kasuan, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru adindunek osatutako kolektiboa izatea.
  • Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak


Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetakoren batera ere jo dezakezu, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.