Ebazteko epeak eta isiltasunaren ondorioa

Zerga nahiz finantza gestioko prozedurak eta ekonomi eskubideak aitortzeko prozedurak ebaztean, gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, aplikagarri den araudiak bestelako eperik finkatu ezean. Udal administrazioari berari egotz ez dakiokeen arrazoiren bategatik atzeratzen bada prozedura, luzapen hori ez da ebazteko epea kontatzeko orduan aintzat hartuko.

Idatz-zati honetan xedatutakoa ez da aplikatuko deklarazioaren edo autolikidazioaren bidez hasten diren kudeaketa-prozeduretan, ezta premiamendu-prozeduretan ere, preskribitzeko epeak iraungi arte luzatu ahalko baitira horien baitako jarduerak.

Edonola ere, udal Ordenantza fiskalak aurkeztutako eskaerak ebazteko gehienezko epea zehazten dute eta baita isiltasunaren ondorioa ere.