Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak
Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Enpresa edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako diru-laguntzak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badute.
Epea
Hiru epe dira:
- Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO, 146 zk. 2020ko abenduaren 23a) eta 2021eko otsailaren 15era arte.
- 2021eko otsailaren 16tik eta 2021eko apirilaren 14ra arte
- 2021eko apirilaren 15etik eta 2021eko ekainaren 30era arte.
Betebeharrak
- Enpresa onuradunen betekizunak, diruz lagundu daitezkeen ekintzak eta kontratatzen diren pertsonen betebeharrak deialdiaren oinarrietan adierazten dira.
- Diruz lagundu daitezkeen kontratazioak 2020ko uztailaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean egin behar dira, eta diruz lagundutako aldia 6 hilabetekoa izango da gehienez, eta 2021eko ekainaren 30era arte betiere.
Dokumentazioa
Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide agiria eta zinpeko aitorpena, atal guztiak beteta, deialdiaren I eranskina (kontratatutako pertsona bakoitzeko fitxa bana) eta II. Eranskina
- Diruz lagundu daitekeen ekintza justifikatzeko dokumentazio guztia (nominak eta diruz lagundutako aldian ordaindu izanaren egiaztagi-riak); kontratua, kontratatuko pertsona eta eskatzailea egiaztatzeko eta identifikatzeko dokumentazioa (deialdiaren 13. oinarrian).
Araudia
- Gasteizen lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko ekitaldiko laguntza deialdiaren barruan
- 2020. urterako Gasteizko Udalaren dirulaguntzetarako deialdia arautzeko oinarri orokorrak
- Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Izapideari buruzko azalpen gehiago nahi izanez gero, (945 16 15 31) telefonoan eta (945 16 12 03) telefonoan edo ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan erantzuna emango da.
- Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.