Enplegurako prestakuntza ikastaroak - Itzulketak
Enplegurako udal prestakuntza ikastaro eta ekintzei dagokien matrikula itzultzeko eskatzea.
Epea | Betebeharrak |Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Prestakuntza ikastaro eta ekintzetan matrikulatutako pertsonek.
Epea
Okerreko diru-sarrera egin denetik lau urteko epean.
Betebeharrak
Egoera hauetakoren bat gertatuz gero, ikasleek tasak atzera itzultzeko eskubidea izango dute:
- Indarreko tasa eta prezio publikoei zegokien zenbatekoa baino gehiago ordainduz gero.
- Matrikula osorik itzultzeko eskubidea ematen duten laguntzen jasotzailea izanez gero, baldin eta programa gainditu bada.
- Matrikula ordaindu ondoren, hura egiterakoan ordaintzetik salbuesteko edo hobaria izateko administrazio edo lege egoeran zegoela egiaztatuz gero.
- Ikastaroa edo programa ofizialki hasi aurretik matrikula baliogabetuz gero. Kasu horretan, itzulketa eskatzeko arrazoia behar bezala justifikatu beharko da.
- Ikasleei egotzi ezineko arrazoiak direla eta, ordaintzera behartu zituen prestakuntza zerbitzua ematen ez bada.
Dokumentazioa
-
Eskabide orria
.
- Enplegu eskatzaile gisa Lanbiden izena emanda egotearen egiaztagiria.
- Gizarte laguntzen jasotzaile izatearen ziurtagiria. Laguntza ematen duen erakundeak emandakoa izan beharko du.
Araudia
- Zerga eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra. (0)
- Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia.(6)
- Gasteizko Udalak antolatutako lanerako prestakuntzako ikastaro eta programetan ikasleak onartzeko araudia.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
- Herritarrei laguntzeko bulegoak.
- Ignacio EllacurĂa ikastegia.
- Informazio eta komunikazio teknologien zentroa (CETIC).
Programa bukatu ondoren matrikularen zenbatekoa atzera itzultzeko eskubidea duten ikasleen kasuan, ikastaroa kudeatzen duten teknikariek emango dieten eskabide orria bete beharko dute.
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan zein 010 informazio telefonoan (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero) eska ditzakezu, edo CETIC-en eta Ignacio EllacurĂa ikastegian.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.