Gas-galdarak dituzten komunitateentzako dirulaguntzak
Urtean batez beste 50.000 kilowatt-ordutik gorako kontsumoa duten gas-galdarak dituzten Gasteizko udalerriko jabe-komunitateei emango zaizkien dirulaguntzak.
Komunitateko etxebizitza bakoitzeko 90 euroko laguntza emango da. Etxebizitza sozialen sailkapena badute, etxebizitza bakoitzeko zenbatekoa 120 eurokoa izango da.
Nork | Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Urtean batez beste 50.000 kilowatt-ordutik gorako kontsumoa duten gas-galdarak dituzten jabe-komunitateak, Gasteizko udalerrian kokatuak.
Epea
Arabar Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) deialdia argitaratu den egunaren biharamunetik (uztailaren 29ko aldizkaria ), 2022ko irailaren 30era arte.
Betebeharrak
Baldintza hauek betetzen dituzten jabe-komunitateak izango dira laguntzen onuradun:
- Gasteizko udalerrian egotea.
- Gas-galdara komunitarioak edukitzea.
- 50.000 kilowatt/ordutik gorako kontsumoa edukitzea —industria-tarifa aplikatzen zaiela egiaztatu beharko dute, 2022an ordaindu duten azken gas-faktura aurkeztuz—.
- Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Aldundiarekiko eta Gasteizko Udalarekiko betebehar fiskalak beteta edukitzea.
Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako debeku-egoeretakoren batean dauden pertsona fisiko edo juridikoak.
Dokumentazioa
Agiri hauek erantsi behar zaizkio eskabideari —eskatzailearen NANa adierazi beharko da bertan, edo IFK, pertsona juridikoa bada—:
- I. Eranskina: Jabekideen Erkidegoarenak diren etxebizitzen kopuruari buruzko zinpeko adierazpena
Kanpo geratuko dira negozio-lokalak, lonjak eta garajeak.
- II. Eranskina: Eskaera-inprimakia
- Jabe-komunitatearen IFZ.
- Jabe-komunitatearen banku-kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.
- Ordaindu den 2022ko azken gas-fakturaren kopia.
Araudia
- Urtean batez beste 50.000 kilowatt-ordutik gorako kontsumoa duten Gasteizko udalerriko jabe-komunitateentzako aparteko laguntzen berariazko oinarriak -2022ko ekitaldia- (uztailaren 29ko ALHAO)
).
- Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra.
Izapidetzea
Aurrez aurre
Online izapidetu
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek pdf formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.