Gasteizen elkartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako diru-laguntzak

Gasteizen burutzekoak diren eta herritarren artean elkartasun-jarrerak sustatuko dituzten kalitateko sentsibilizazio-ekimen eraginkorrei laguntzea da deialdiaren xedea, hau da, Hegoaldeko herrialdeetako errealitatea ezagutzeko, maila globalean dauden desberdintasunei iraunarazten dieten kausak aztertzeko edo gure ingurunean nahiz nazioartean eragiten duten problematikak jorratzeko aukera emango duten ekimenei.

Epea | Documentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Epea

Deialdiaren laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2020ko apirilaren 3ra arte. (2020ko otsailaren 21a, 21 zk. ALHAO)

Documentazioa

  • Eskabidea Documento Word
  • Proiektuak aurkezteko formularioa Documento Word
  • Diru-laguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
  • Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.