Gasteizko 10 langile baino gutxiago dituzten enpresetako enplegua mantentzeko udal laguntzen eskaera

Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 10 langile baino gutxiago dituzten enpresetan enpleguari eusteko laguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten autonomoak.

Epea

2020. urtea: deialdiaren iragarkia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO: 2020ko ekainaren 29a(Beste leiho batean irekiko da)), eta 2020ko irailaren 11ra arte.

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea pdf, atal guztiak beteta.
  • Eskatzailea egiaztatzeko eta identifikatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.
  • COVID-19aren krisiak enpresaren edo autonomoaren jardueran izandako eragina egiaztatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.
  • Kontratazio berria eta/edo lanaldia berreskuratu/handitu izana egiaztatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. Oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.

Geroago aurkeztu beharreko dokumentazioa

Kontratazio berria egin eta/edo lanaldia berreskuratu/handitu eta 4 hilabetera, deialdiaren 14. Oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko azalpen gehiago nahi izanez gero, (945 16 15 31) telefonoan eta (945 16 12 03) telefonoan edo ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan erantzuna emango da.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.