Garapenean laguntzeko proiektuetarako diru-laguntzak: sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza (2. deialdia 2022)
Hau da deialdiaren berariazko helburua:
- Gauzatzen ari diren urteko proiektu kateatuei lotutako sentsibilizazio-ekimenak hautatu eta gauzatzea.
- Elkartasun globalerako sentsibilizazio-proiektu eta -ekimenak hautatu eta gauzatzea.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote. 1. eranskinean ageri diren irizpideen bitartez neurtuko dira presentzia eta jarduera horiek —atal bakoitzean adierazten den gutxieneko irizpide-kopurua bete beharko da—. Dokumentazio hori aldez aurretik —eskabidea egin aurretik— aurkeztu ahal izango da.
Epea
2022. urtea:
- UKS atala: Urteko proiektu kateatuei lotutako sentsibilizazio-proiektuak. Deialdiaren laburpena ALHAOn ( ALHAO 2022ko otsailaren 18a, ostirala • 21 zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik martxoaren 25era* arte (*epea martxoaren 28ra arte luzatu da).
- SG atala: Elkartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuak. Deialdiaren laburpena ALHAOn ( ALHAO 2022ko otsailaren 18a, ostirala • 21 zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 2022ko martxoaren 7ra arte, laburpen-agiriak, eta laburpen-agirien hautaketa ebatzi ondoko 40 egun naturaleko epea, berriz, eskabidea eta behin betiko proiektua aurkezteko. Epea egun bat luzatuko da izan diren arazo teknikoengatik, epea maiatzaren 19an bukatuko da.
Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak (7. oinarriko baldintza orokorrak eta atal bakoitzerako berariazko baldintzak).
Dokumentazioa
- Garapenerako lankidetzako diru-laguntzak eskatzeko formularioa: UKS eta SG atalak
- Laburpen-agiria aurkezteko formularioa-SG
- Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Araudia
- Garapenean laguntzeko dirilaguntzen bigarren deialdia arautzeko berariazko oinarriak -2022. urtea -: Sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza.
- Oinarrien 1etik 3rako eranskina.
- 2022. urterako Gasteizko Udalaren dirulaguntzetarako deialdia arautzeko oinarri orokorrak
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Dokumentazio digitala aurkeztea.
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
- Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
- Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
- Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Oharrak
- Egiaztatzeko agiriak
: berariazko oinarrien 7a-J, 7b-J inprimakiak eta orokorreko oinarrien 6-J inprimakia.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Garapenean Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu, 945 161654 telefonoa 6509 luzapena, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.