Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako aretoak zuzenean erreserbatzea
Kirol espazioak, ikasgelak eta bilera-gelak erreserbatzea gizarte etxe eta kirol instalazioetan, aldi jakin batez jarduera zehatz bat garatzeko.
Ohiko galderak | Nork | Epea | Zenbatekoa
(Aurrez aurre izapidetzea: gizarte-etxe eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan).
OHARRA: Jarduera garatzeko material, langile edo espazio berezirik behar bada; edo merkataritza erabilerarik bada; edo prezioan salbuespen edo hobaririk aplikatu behar bada, espazio eskabidea egin behar da erreserba lortzeko.
Nork
- Bilera aretoak: 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.
- Kirol instalazioak: 12 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.
Epea
Gehienez 8 egun lehenago egin ahalko dira.
Zenbatekoa - Araudia
- Bilera aretoak: Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzaren arabera (7.11 atala).
- Kirol instalazioak: Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen indarreko Araudiaren arabera (8.4 atala).
Ohiko galderak (FAQs)
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.