Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzen bigarren deialdia

Alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean geratu diren enpresek egindako gastuetarako diru-laguntzak ematea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean geratu diren enpresak

Epea

Eskabideak ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (argitaratzeke) 2020ko urriaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Dokumentazioa

  • Laguntza-eskabidea eta zinpeko aitorpena: I. eranskina pdf
  • Deialdiaren 15. oinarrian zehaztutakoak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Nahitaezkoa Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan zehaztutako taldeentzat.

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MG. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MG.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Diruz lagundu ahal izango dira 2020ko martxoaren 15etik 2020ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) enpresek egindako gastuak, deialdian zehaztuta badaude.
  • Deialdian zehazten da zer betekizun bete behar duten enpresa onuradunek, zer ekintzak jaso dezakeen dirulaguntza, zenbatekoa izango den dirulaguntza eta zer agiri aurkeztu behar den.
  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio-telefonora (945 16 11 00) deitu edo infoempresas@vitoria-gasteiz.org edo comercio@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.