B@kQ sistemaren eskabidea, gaitzea, pasahitza aldatzea, desblokeatzea edo ezeztatzea

B@kQ, administrazioarekin (esaterako, Vitoria-Gasteizko Udalarekin) telematikoki harremanetan jartzeko identifikazio elektronikoko bitarteko bat da, pertsona fisikoentzat, Izenpe(Beste leiho batean irekiko da)k emanda.

B@kQ honako hauek osatzen dute: erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore batek, pasahitz batek, 16 posizio dituen koordenatu-joko batek, eta ziurtagiri kualifikatu batek. Berori gordailu zentralizatu batean igortzen da eta sinatzeko ekintzetarako balioko du.

Sistemak ez du euskarri fisikorik, eta pertsonal eta besterenezina da.

Eskabidea | B@kQ gaitzea | Pasahitza aldatzea | Pasahitza ahaztea | B@kQ desblokeatzea | B@kQ ezeztatzea | FAQs

Eskabidea

Nork

Pertsonak fisikoak.

Betebeharrak
  • 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Indarrean dagoen posta elektroniko kontu bat izatea.
  • Telefono mugikorra izatea.

Behin B@kQa tramitatuta, posta elektroniko bat jasoko duzu aktibazio argibideekin eta SMS bat pasahitzarekin.

Dokumentazioa

Indarrean dagoen identifikazio agiriaren jatorrizkoa:

  • NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • Europar Batasuneko hiritarrak: AIZ eta pasaportea / haien jatorrizko herrialdeko NAN.
  • Europa Batasunaz kanpoko hirritarrak: AIZ eta pasaportea.
Zuzeneko izapidetzea

B@kQ gaitzea

Eskabidea osatu ondoren, Izenpek posta elektroniko bat bidaliko du. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.

Igortze- eta aktibazio-prozesuari buruzko argibide gehiago Izenpe-aren webgune(Beste leiho batean irekiko da)an.

Pasahitza aldatzea

Pasahitza Izenperen zerbitzu-atari(Beste leiho batean irekiko da)tik alda daiteke.

Pasahitza ahaztea

Pasahitza Izenperen zerbitzu-atari(Beste leiho batean irekiko da)tik berreskura daiteke.

B@kQ desblokeatzea

Pasahitza edo koordenatuak 5 aldiz oker sartzeagatik blokeatuta geratu den B@kQ desblokeatzea: Izenperen zerbitzu-atari(Beste leiho batean irekiko da)tik (kudeaketa-panela).

B@kQ ezeztatzea

Izenperen zerbitzu-atari(Beste leiho batean irekiko da)tik ezezta daiteke B@kQ sistema (koordenatu-jokoa).

Ohiko galderak (FAQs)

B@kQ sistemari buruzko ohiko galderak(Beste leiho batean irekiko da)

Araudia

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.