Proiektu artistikoak hautatzeko deialdia

Sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru arte sorkuntzako proiektu eta ikusentzunezko proiektu bat hautatuko dira, 2020ko irailetik 2021eko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkezteko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2020ko apirilaren 1era arte.

Betebeharrak

  • Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekurik ez duten artistek, erakundeek nahiz elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
  • Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.
  • Udalarekin inolako zorrik ez izatea, halaber zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf
  • Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu dituela eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekuaren mende ez dagoela jasotzen duen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Proiektuaren titularraren nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
  • Proiektuaren titular den pertsona edo entitatearen ibilbidea edo curriculuma.
  • Beste batzuekin batera aurkeztuz gero, entitatearen nahiz haren ordezkariaren ibilbide edo curriculumaz eta datuez gain, harekin batera parte hartzen duten agenteen gaineko informazio osoa ere aurkeztu beharko da.
  • Proiektuaren dosierra, hauexek biltzen dituena:
    • Proiektuaren izenburua eta garapena.
    • Behar teknikoak.
    • Gauzatzeko egutegia.
    • Gutxi gorabeherako aurrekontu banakatua, finantziazio propioa izan lezaketen kontzeptuak zehazten direlarik.

Araudia

Deialdia, 2020 urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso kulturunean aurkezteko pdf

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Erabakiaren berri jakinarazi ondoren, hautatu gabeko proiektuak itzuli egingo dira eskatzaileak hala eskatuz gero, 30 egun naturaleko epean itzuli ere. Denbora hori igarotzen delarik, gainerako proiektuak txikitu egingo dira.
  • Argibideak Montehermoso(Beste leiho batean irekiko da) kulturunean.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.