San Martineko udal bulegoak

eraikinaren argazkia

Aurrez aurreko hitzordua San Martínen

Aurrez aurreko arreta aldez aurreko hitzorduarekin ematen da San Martingo bulegoetan. Bulego horiek herritarrei arreta emateko bulego espezializatu gisa jarduten dute gai hauei buruzko informazioan, kontsultetan eta izapideetan:

  • Errolda.
  • Giza baliabideak (Funtzio publikoa): kontratazio-zerrendak, kontratuak izenpetzea, udal enplegua...
  • Ogasuna: ordainketak, tasak, zergak eta hobariak...
  • Erregistro nagusia eta kontratuen erregistroa...
  • Ekonomia sustapena: saltoki eta enpresentzako laguntzak, azoketarako lizentziak...
  • Ingurumena
  • Hirigintza
  • Bide Publikoa
  • Hilerriak
  • Kontsumoa

Dokumentazioa erregistratu eta emateko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Eraikinean autotramitazio elektronikoko bulego bat dago, izapide errazak itxaronaldirik gabe egiteko aukera ematen duena.

Doako wifi zerbitzua ere badago ("wifi-VG-free" sarea). Zerbitzuan izena ematea autorregistroaren bitartez gauzatzen da, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez.

Kontaktua

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008

Telefonoa: 945 16 16 16

informacion@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia

08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (lanegunak).

2021ean, bulegoak itxita egongo dira abuztuaren 6an, urriaren 11n, abenduaren 7an, 24an eta 31n.

Nola iritsi

Tuvisaren linea hauek dituzte geltokiak eraikinaren inguruan: L10 (Aldaia), L1 (zirkularra), L4 (Mariturri) eta L6 (Zabalgana). Kontsultatu mapa

Lur gaineko aparkalekua

Lur gaineko aparkalekuari buruzko informazioa.

Kokapena

Bestelakoak

Eraiki honek desfibriladorea dauka.