Sorkuntza artistikoko proiektuak hautatzeko deialdia

Sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzea da, ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2021ean zehar Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2020ko irailaren 25era arte.

Betebeharrak

  • Proiektuak banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederretako Fakultateko bigarren zikloan, graduondoko ikastarotan edo doktoretza ikastarotan matrikulaturik dauden ikasleek.
  • Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute.
  • Udalarekin inolako zorrik ez izatea, halaber zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea.

Documentación

Euskarri digitalean

  • Eskabidea pdf
  • Proiektu egilearen edo egileen nortasun-agiriaren -edo baliokidearen- fotokopia.
  • Arte Ederretako Fakultateko 2019-2020 ikasturteko matrikula egiaztagiria
  • Curriculuma.
  • Aurretik egindako lanen dosier laburra.
  • Proposatutako proiektuaren dosierra, hauexek biltzen dituena:
    • Proiektuaren izenburua eta garapena.
    • Proiektuaren zirriborro eta irudiak, jpg formatuan (gutxienezko bereizmena: 72 ppp).
    • Proiektuaren egungo egoera.

Araudia

Deialdia(Beste leiho batean irekiko da) pdf

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.