Emakumeen etxean espazioak erabiltzeko erreserba
Ahalduntze feminista bultzatzen duten bilerak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak egiteko gelak erabiltzeko eskaera.
Nork / Baldintzak / Epeak / Dokumentazioa / Izapidetzea / Araudia
Nork
- Kolektibo feministak eta emakume elkarteak
- Beste erakunde batzuk, ahalduntze feminista sustatzen duten ekimenak egiteko.
Baldintzak
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion Erregistro Publikoan izena emanda egotea
- Emakumeen Etxean egiten diren jarduerek ahalduntze feminista bultzatu behar dute (banakakoa eta kolektiboa), bai eta gizartea eraldatzea ere, genero-berdintasuna eta Gasteizko emakumeen eskubideen erabateko egikaritza bermatzeko. Era berean, Etxearen printzipio eta jarduera ildoetara egokitu behar dute.
- Jarduerak Emakumeen Etxearen ordutegiaren barruan egin beharko dira: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Uztailean goizez bakarrik izango da, eta abuztuan itxita egongo da. 2021eko irailetik aurrera, asteburuetan jarduerak egiteko irekitzeko aukera aurreikusten da, aurretik baloratu eta gero.
Epea
- Aretoen lagapena erabilera puntualerako (gehienez bi eguneko iraupena duten jarduerak): eskatutako data baino 8 egun baliodun lehenago, gutxienez.
- Aretoen lagapena erabilera iraunkorrerako (bi egun baino gehiagoko jarduerak): eskatutako data baino 15 egun baliodun lehenago, gutxienez.
Dokumentazioa
- Eskabide-orria
.
- Jardueren jarraipen fitxa
: elkarteek bete beharko dute Etxeko espazioak erabili eta gero.
- Etxeko espazioak eta materialak erabiltzean sortutako intzidentziak jakinarazteko fitxa
.
Izapidetzea
Aurrez aurre
Emakumeen Etxea (Santa Maria kalea 11). Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita.
Helbide elektroniko bidez
emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city
Araudia
Emakumeen Etxeko erabilera eta bizikidetza arauak .
Oharrak
Espazioen lagapenari buruzko edozein zalantza argitzeko, Emakumeen Etxearekin jar zaitezke harremanetan: 945161214 edo emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan bidali ahal izango da dokumentazioa: aurrez aurre, legeak ezartzen dituen bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betez, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke. Horren helburua da datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea, dela webgune honetan, dela haren edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo aplikazio mugikorretan, dela offline.