Kultur ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsa bat eratzea
Kultur ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsa bat eratzeko proiektuak aurkeztea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Interesatuta dauden enpresa, elkarte eta persona fisikoak.
Epea
2020. urtea: otsailaren 10etik 28ra bitartean.
Dokumentazioa
-
Proposamena aurkezteko inprimakia
-
Proiektuak, oinarrietako I. eranskinean
zehazten den moduan.
Tramitatzeaz arduratzen den atalak bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.
Araudia
-
Kultur ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsa bat eratzeko deialdia (2020-2021)
-
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
- Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
- Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
- Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Oharrak
- Poltsa hau 2020ko urritik 2020ko uztailera bitarteko aldian izango da indarrean.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara edo Kultura zerbitzura jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.