Ekonomia zirkularreko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia

Gasteizko udalerriaren eremuan abian jartzen diren proiektuak eta jarduerak garatzeko laguntzak, negozio-eredua birdiseinatzeko, lehiakorrak eta jasangarriak izan daitezen ekonomia zirkularraren parametroetatik.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

Enpresa txiki eta ertainak (250 langile baino gutxiagokoak, urteko fakturazioa ez da 50 milioi eurotik gorakoa izan behar eta balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa izan beharko da), merkataritza-jarduera bat egiten dutenak eta deialdiaren baldintzak betetzen dituztenak.

Epea

2022. deialdia: maiatzaren 2tik 31era bitartean

(ALHAO 2022eko apirilaren 6a, 41zk.)(Beste leiho batean irekiko da)

Dokumentazioa

Baita deialdiaren 9. oinarrian zehaztutako gainerakoak ere.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 15era bitarteko aldiari -biak barne- dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
  • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko azken eguna 2022ko azaroaren 15an izango da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.