Gasteizko turismoaren sektoreari aparteko dirulaguntzak

Gasteizko udalerriko turismoaren sektoreari aparteko dirulaguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Arauak | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisiko eta juridikoak, beren izaera juridikoa edozein delarik ere, baldin eta helburu sozialaren bidez turismoaren sektorean dihardutela egiaztatzen badute eskabideak aurkezteko epea hasten denean, eta betekizun hauek betetzen badituzte: enpresaren egoitza soziala eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea eta deialdia argitaratzen den datan (ALHAOko iragarkia) alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe deialdian adierazitako batean gutxienez.

Epea

15 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 41 zk., 2021ko apirilaren 16a). 2021. deialdia: maiatzaren 10a arte.

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.

Dokumentzaioa

Nahitaezko documentazioa

Laguntza-eskabidea eta zinpeko aitorpena pdf, behar bezala beteta eta horretarako ahalmena duen pertsona batek sinatuta.

Eskaera baloratzeko dokumentazioa
  • Azken hilabeteko TC2-a edo Langileen Zerrenda Nominala (Gizarte Segurantzak emana).
  • Indarrean dagoen alokairu-kontratua, laguntza eskatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa errentatzaile gisa jasotzen duena.
  • Merkataritza-lokalaren hipoteka-mailegua formalizatzeko agiria, laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa hipotekatu gisa agertzen dena, edo merkataritza-lokalaren laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren izenean hipoteka-mailegua dagoela egiaztatzen duen banku-agiria.
  • Lokalaren argazkiak.

Arauak

Izapidetzea

Aurrez aurre
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.