Armairutxoa erabiltzeko edota Emakumeen Etxea egoitza sozial gisa erabiltzeko eskaera

Armairutxoa tamaina txikiko materiala gordetzeko eta posta jasotzeko erabiliko da, egoitza etxean duten elkarteen kasuan. Armairutxoa esleitu zaien elkarteek giltzarrapo bat giltzapean izango dute, eta etxea irekita dagoen orduetan erabili ahal izando dute.

Etxea egoitza soziala izateko baimena emanez gero, egoitzarik ez duten elkarteek erregistroan helbideratzeko erabil ahal izando dute. Baimena horrek ez du barne hartzen erabilera esklusiboko edo partekatuko espaziorik; horretarako, eskaera espezifikoaren bidez egin beharko da.

Nork

Emakumeen Etxean proiektuan parte hartzen duten Kolektibo feministak eta emakume elkarteak.

Baldintzak

  • Elkartearen helburuak eta jarduerak genero-berdintasunera bideratuta egotea eta jarduera Gasteizen garatzea.
  • Armairutxoak eskabideak jaso diren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
  • Etxea egoitza sozial gisa erabiltzeko baimena emateko, elkartearen jarduerak Emakumeen Etxearen proiektuarekin duen lotura baloratuko da.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Elkartearen estatutoak erregistratuta baldin badago.
  • Elkartearen ohiko jardueraren deskribapena.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Eskatutako dokumentazioa helbide honetara bidali: emakumeentxea@vitoria-gasteiz.city edo Emakumeen Etxean bertan eskura eman (Santa Maria, 11). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 irekita dagoen ordutegian.

Araudia

Emakumeen Etxeko erabilera eta bizikidetza arauak pdf.

Oharrak

Armairutxoak erabiltzeko edota Emakumeen Etxea egoitza sozial gisa erabiltzeko lagapenari buruzko edozein zalantza argitzeko, Emakumeen Etxearekin jar zaitezke harremanetan: 945161214 edo emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan bidali ahal izango da dokumentazioa: aurrez aurre, legeak ezartzen dituen bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betez, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke. Horren helburua da datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea, dela webgune honetan, dela haren edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo aplikazio mugikorretan, dela offline.