Kirol-campusak antolatzeko instalazioen eskaera

Eskolarik gabeko oporraldietan kirol bakarreko edo kirol anitzeko jarduerak antolatzea udalaren kirol-instalazioetan.

Epea | Izapidetzea

Nork

  • Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak: klubak, kirol-elkarteak, guraso-elkarteak, ikastetxeak, federazioak eta bestelako elkarteak.

Kirol instalazioen udal sarea

Epea

  • Otsailaren 1etik otsailaren 18ra arte: Aste Santuko eta San Prudentzio kanpusetarako.
  • Martzoaren 21etik apirilaren 22ra: 2022ko udako campusetarako.

OHARRA: Epez kanpoko eskaerei erantzun ahal izango zaie, udalaren kirol-instalazioak libre badaude.

Izapidetzea

Online izapidetzea
  • Instalazioak aldez aurretik eskatzeko inprimakia bete, eta honako informazio hau zehaztu:
    • Campuseko oinarrizko informazioa. (Honako atal honetan: “Ekintzaren deskripzioa – Descripción de la actividad”)
    • Erabiliko diren bestelako instalazioak, parte-hartzaileen jaiotze-urtea, campusa-ren helburu orokorrak eta hezkuntza-helburuak.
  • Eskaera telematikoki erregistratu Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Zenbatekoa

  • Kirol guneetarako: Indarrean dagoen 8. Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudiaren arabera (8.4 atala). Prezio publiko hori erabilitako kirol-espazioari dagokiona izango da, ez modalitateari dagokiona, erabiltzen diren moduluen kopurua edozein dela ere.
  • Erakunde antolatzaileak gehienez ere bi asteko epean egin beharko du ordainketa, teknikariek lekua berretsi ondoren, eta, betiere, jar-duera hasi baino astebete lehena-go gutxienez.

Oharrak

  • Instalazioen esleipena instalazioaren ardura duten teknikarien bidez egingo da honako data hauetan:
    • Martxoaren 1etik 5era Aste Santuko eta San prudentzio campusetarako.
    • Maiatzaren 2tik 6ra udako campusetarako.
  • Kantxaren banaketa (osorik edo moduluka) parte-hartzaile kopu-ruan oinarrituko da, ez kirol-modalitate motaren arabera.
  • Campusak egin nahi dituzten enpresek instalazioko teknikariarekin jarri beharko dira harremanetan.

Esleitzeko lehentasunezko irizpideak

  • Espezifikotasuna behar duten kiroletarako instalazio espezifikoak
  • Auzoko erakundeak edo zonako lantaldearekin lankidetzan aritzen diren erakundeak.
  • Justifikazio teknikoa duten beste batzuk.
Instalazioen esleipenean lehentasuna, gehiagorekin kointzidituz gero
  • Parte-hartzaileen adina eskola-kiroleko programaren ezaugarrietara eta adin-helburuetara egokitzea (2016ko edo ondorengo haurrak, hau da, 6 urtetik beherakoak, barnean hartzen dituen campusik ez dute lehentasunik).
  • Kirol-erabilera jakin batean espezifikotasuna duen instalazioa (Pol. Ariznabarra hockeyrako, Aranalde badminton eta boleibolerako...)
  • Auzoko erakundeak edo zonako taldearekin lankidetzan aritzen diren erakundeak.
  • Kirol Zerbitzuaren helburuekin bat datozen helburuak eta jarduerak dituzten erakundeak.
  • Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.

Lotutako tramiteak