Gamarran eta Mendizorrotzan sartzeko eguneko txartelak salgai

Gamarrako parkera edo Mendizorrotzako kirol gunerako eguneko sarrera, eguna bererako bakarrik eros daiteke.

Zenbatekoa

Mendizorrotzan

  • 4 urtera arte: 0,00 euro.
  • 5 urtetik 17ra arte: 7,30 euro.
  • 18 urtetik 24ra arte: 10,00 euro.
  • 25 urtetik aurrera: 13,40 euro.

Gamarrako prezioak:

  • 4 urtera arte: 0,00 euro.
  • 5 urtetik 17ra arte: 1,40 euro.
  • 18 urtetik 24ra arte: 3,80 euro.
  • 25 urtetik aurrera: 6,60 euro.

Adingabeak sartzeko, beharrezkoa da adina egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztea. Litekeena da sarreran aurkeztu behar izatea.

Izapidetzea

Online

Sarrerak online erosteko zerbitzuaren bidez banakako nahiz taldeentzako sarrerak eros daitezke. Sartzeko, mugikorrean sortzen den QR kodea baliatu behar da.

Sarrerak erostean, zentro bat aukeratu behar da (Gamarra edo Mendizorrotza). Sarrerak hautatutako zentrorako eta erosketa egiten den egunerako baino ez dira balioko.

Online arreta Sarrerak erostea.

Aurrez aurre

Instalazioetan.

Araudia

Oharrak

Gamarrako parkerako sarrerak eta Mendizorrotzeko kirol esparrurako sarrerak egun baterako balio du.

Kuota horiek ordaintzeak honako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du: igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak. Eguraldi txarrak ez du instalazioetara sartzeko kuota berreskuratzeko eskubiderik emango.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.