Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen agirien kopiak eskatzea
Udaltzaingoaren eta Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren agirien kopiak eskuratzea: jarduera-txosten, istripu edo trafikoarekin loturiko beste batzuenak, Koordinazio Polizialeko Zentraleko (CECOP-092) fitxenak edo Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen beste txosten mota batzuenak.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Pertsona fisiko edo juridikoak, Udaltzaingoaren edo Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren jarduerekin zerikusia edo interes legitimoa dutenak.
Mugak
Ez da eskatutako informazioa emango, baldin eta horrek kolokan jarriko balu hauetakoren bat: segurtasun publikoa, lege-hauste penal, administratibo edo araubidezkoen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; aldeen berdintasuna prozesu judizialetan edo babes judiziala; zaintze, ikuskatze eta kontrolatze zeregin administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun- edo sekretu-bermea erabakitze-prozesuetan; ingurumenaren babesa; eta, oro har, abenduaren 9ko Gardentasunaren, informazio publikoaren eskuragarritasunaren eta gobernantza onaren 19/2013 Legean adierazitako gainontzeko mugak.
Halaber, jakinarazten da eskatutako informazioa ematerakoan, babestu egingo direla eskatzailea ez den beste norbaiti eragiten dioten datu pertsonalen ingurukoak.
Epea
Eskabideak hilabete epean (gehienez) ebatzi eta jakinaraziko dira, Udalaren erregistroan sartzen denetik kontatzen hasita.
Betebeharrak
- Eskaera egitea, betiere norberaren identitatea eta gaiarekin duen zerikusia egiaztatuta.
- Dagokion tasa ordaintzearen egiaztagiria aurkeztu beharko da, kopia eskuratu aurretik.
- Ez da epaitegietara bidalitako agiriren kopiarik egingo, ez bada prozedura judiziala amaitua dela egiaztatzen.
- Eskabidean berean harremanetan jartzeko bide eragikorren bat adierazi behar da (telefono finkoa, sakelako telefonoa, posta elektronikoa...).
Dokumentazioa
- Eskabidea:
- Norberaren identitatea egiaztatzea (NAN, AIZ, gidatzeko baimena, pasaportea edo antzekoa), bai eta norberak kopia eskatzen duen gertakari dokumentatuarekin duen harremana ere.
- Tasa ordaintzearen egiaztagiria.
Zenbatekoa
- Indarrean dagoen Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.14 atala).
- Behin eskabidea izapidetu denean, kontu korrontearen zenbakia eta zenbatekoa jakinaraziko zaizkie eskatzaileari.
Araudia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea:
Udaltzingoaren eta suhiltzaileen dokumentuak
Besterik adostu ezean, aurrez aurre eskatutako dokumentu-kopiak, eskabidea kudeatu duen Herritarrei laguntzeko bulegora bidaliko da.
E-posta edo fax bidezko izapidetzea:
Udaltzingoaren dokumentuak
Trafiko-istripuen edo bide segurtasunari buruzko agiriak:
- Posta elektronikoa: trafico2.policia@vitoria-gasteiz.org.
- Faxa: 945 16 10 37.
- Kontsulta-telefonoa: 945 16 14 04 Ordutegia: 8:30-14:00 (astelehenetik ostirala, soilik lanegunetan).
Poliziaren esku-hartzeei buruzko agiriak:
- Posta elektronikoa: secretaria1.policia@vitoria-gasteiz.org.
- Faxa: 945 16 15 81.
- Kontsulta-telefonoa: 945 16 14 35 Ordutegia:8:30 a 14:00 (astelehenetik ostirala, soilik lanegunetan).
Kopiak "pdf" formatuan emango da, dela e-postako helbidera, dela posta elektronikoko helbidera, dela fax bidez.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.