Herritarren proposamenak aurkeztea
Herritar gisako proposamenak egiteko eskubideari esker , tokiko intereseko jarduera-proposamenen edota iradokizunen bat duen edozein herritar edo kolektibo udaleko agintaritza edo organoetara joan daiteke, bertan proposamen edo iradokizun hori aurkezteko.
Dokumentazioa | Araudia | Tramitatzea
Dokumentazioa
Araudia
- Udalbatzaren Araudi Organikoa.
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-Hartzearen Araudi Organikoa (20. artikulutik 23. artikulura).
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena.
- 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, Tokiko Gobernua Eraberritzeko Neurriak biltzen dituena.
Tramitatzea
Zuzeneko tramitatzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
Oharrak
- Alkateak edo hark ordezko izendatzen duen zinegotziak aztertuko du proposamenaren edukia, eta proposamena egin duenari idatziz jakinaraziko nola bideratuko den, gehienez ere hilabeteko epean hura erregistroan aurkeztu zuenetik kontatuta. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 23. artikulua).
- Udaleko talde politiko guztiei emango zaie proposamenen berri. (Herritarren Parte-hartzearen Araudiaren 23. artikulua).
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.