Nazioarteko Gazte-Aterpetxeetarako Txartela (REAJ - IYHF)
Espainiako eta mundu osoko 5.000 aterpetxetara sartu ahal izatea.
Nork
Modalitateak:
- Gazteentzat, Gazte-txartelarekin: 14 eta 29 urte bitartean.
- Gazteentzat: 14 eta 29 urte bitartean.
- Helduentzat: 30 urtetik gora.
- Familientzat: 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea.
- Taldeentzat: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
Dokumentazioa
- NANa.
- Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Izapidetzea eta informazioa
Zuzeneko izapidetzea
Gazteentzako Argibiderako Udal Bulegoan - OMIJ.
Online izapidetzea
Oharra
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.