Datu pertsonalen trataera Gasteizko Udalean. Eskubideak

Udal zerbitzuek jasotako eta tratatutako datu pertsonalen babesarekin lotutako eskubideez baliatzea .

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

  • 14 urtetik baino gehiago izatea.
  • Datuen titularra edo haren ordezkaria izatea.

Dokumentazioa

Araudia

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (15. - 21. artikuluak)(Beste leiho batean irekiko da)
  2. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa(Beste leiho batean irekiko da)

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Tramitazio epea/administrazio-isiltasunaren eragina

Hilabeteko epea ezartzen da interesdunaren eskubidea gauzatzeko; eskabideari erantzutea konplexua bada, edo eskabide asko jaso badira, epea 2 hilabetez luzatu ahalko da. Nolanahi ere, luzapen horien berri eman beharko zaio interesdunari, eta horien arrazoiak berariaz azaldu, hilabeteko apean.

Oharrak

  • Eskubide hori ezingo da 12 hilabetetik beherako epeetan baliatu, bidezko interesa egiaztatu ezik.
  • Datuak okerrak edo osagabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak badira, baliatu ahalko da zuzentzeko eskubidea.
  • Ez da datuak ezeztatzerik izango titularraren edo besteren bidezko interesei kalte egiterik bada edo datuak gordetzea nahitaezkoa bada. Datuak okerrak edo osagabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak badira baliatu ahalko da ezeztatzeko eskubidea.
  • Datu pertsonalei tratamendua emateko horien titularraren adostasuna beharrezko ez denean baino ezingo da baliatu tratamenduaren kontra agertzeko eskubidea, baldin eta funtsezko arrazoi legitimoak baditu horretarako, bere egoera personala dela eta, legeren batek kontrakoa xedatu ezean.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.