Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara ikasteko laguntzak ematea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Diruz lagunduko diren ikastaroak

HABEk onartutako euskaltegiek emandakoak izango dira, 2022-2023 ikasturtekoak eta, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ikasturtean zeharrekoek, gutxienez 140 ordu.
  • Udako ikastaroek, gutxienez 80 ordu.
  • Autoikaskuntzakoek, gutxienez 190 ordu.

Eskaera aurkezteko epea

ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO 55zk. 2023ko maiatzazaren 12a(Beste leiho batean irekiko da)) 2023ko ekainaren 30era arte. Akatsen zuzenketa ALHAO 67zk. 2023ko ekainaren 9a(Beste leiho batean irekiko da)

Baldintza orokorrak

  • 16 urte baino gehiago izatea.
  • Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea 2022ko uztailaren 1etik eta ikastaroak dirauen bitartean.
  • Ikastaro bakoitzean, gutxienez % 80ko bertaratzea.

Programa arruntari dagokion eskakizuna

Herritarrei, oro har, zuzendua.

Berariazko programari dagozkion eskakizunak

Honako hauei zuzendutakoa: gurasoak; aisialdiko begirale eta zuzendariak; eskola-kiroleko zuzendari, epaile, entrenatzaile edo begiraleak eta horretarako ikasketak egiten ari direnak, eta hiriko merkataritzako edo ostalaritzako langileak. Eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute:

  • 2015etik aurrera (urte hori barne) jaiotako haur baten aita, ama edo tutorea izatea.
  • 2022-2023 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari, edo eskola kiroleko entrenatzaile, begirale edo zuzendari gisa lanean jardutea.
  • Aipatutako titulazioetako ikasketak egiten aritzea 2022-2023 ikasturtean.
  • 2022-2023 Ikasturtean hiriko merkataritzako edo ostalaritzako langilea izatea.

Dokumentazioa

Dokumentazio orokorra

  • Eskabide-orria pdf
  • Egindako banku-ordainketa guztien ordezkagiriak.
  • Beste erakunde batzuei helburu bererako eskatutako dirulaguntzei buruzko aitorpena, edo, eskuratu badira, horien zenbatekoari buruzkoa.

Berariazko programarako aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio orokorraz gain:

  • Gurasoentzako programaren barruan aurkezten badute eskabidea, familia-liburuaren fotokopia.
  • Begirale, entrenatzaile, arbitro edo aisialdiko zuzendariak eta ikasketa horiek egiten ari direnak: lan-ziurtagiria edo matrikula-ziurtagiria.
  • Merkataritza- eta ostalaritza-establezimendu bateko langileak: kontratua edo ziurtagiria.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.