Diru-sarrerak itzultzeko eskaera
Zerga, tasa, prezio publiko edo isunen alorrean Udalak egindako okerreko diru-sarrerak itzultzea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskubidea duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Epea
- Zerga, tasa eta prezio publikoetarako lau urte.
- Gainontzekoetarako (isunak...) urtebete.
Dokumentazioa
- Eskabide-orria
.
- Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.
- Zorra ordaindu izanaren egiaztagiri edo ordainagiria.
- Diru-sarrera zein kontu zenbakitan sartzea nahi den adieraztea.
- Udalak martxan jarri duen prozedura dela medio, ez da beharrezko zergadunak udal bulegoetara joatea behin betiko baja dela eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiria zuzendu edo itzul dakiela eskatzeko.
Araudia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Posta elektroniko
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan).
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko Udal Bulegoetannahiz 010 eta 945.161.100 (Gasteiztik kanpo deituz gero). argibideetarako telefonoetan eska ditzakezu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.