Zorren ziurtagiria

Ziurtagiria egiten den datan zergadunak ordaindu beharreko guztiak, zerga betebeharrak edo berariazko zerga jakin batzuk ordainduta dituela egiaztatzea.

Atención online Online izapidetzen hasi

Dokumentazioa

Ziurtagiria pertsona fisiko baten alde egiteko:

  • Identifikazio agiriaren kopia (NAN, AIZ, pasaportea ...).
  • Eskatzailea ziurtagiriaren titularra ez bada: eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia eta titularraren baimena egiaztatzen duen agiria.

Ziurtagiria pertsona juridiko baten alde egiteko:

  • Enpresaren IFZren kopia.
  • Ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.