Udako Euskal Unibertsitaterako beka

Unibertsitateko ikasleei edo langabezian dauden pertsonei bekak ematea Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 108 zk., 2020ko irailaren 23a).

2020. urtea: azaroaren 23ra arte.

Betebeharrak

  • Ikastaroa hasten den eguna baino urtebete lehenagotik Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Matrikula egiten den unean langabea izatea edo unibertsitate-ikasketak egiten aritzea.
  • Jardunaldietara joatea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Matrikula-sari gisa banketxean egin den diru-sarreraren agiri bikoiztua.
  • Behin ikastaroa bukatutakoan: jardunaldietara joan izana ziurtatzen duen agiria.
Kasu hauetan, gainera:
  • Ikasleen kasuan, ikasle-txartelaren fotokopia erkatua, eskatzailea unibertsitate-ikasketak egiten ari dela egiaztatzeko.
  • Langabeen kasuan, lan-bizitzaren ziurtagiria.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.