Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan Instalazioaren erreserba eskatzea (aldi jakin baterako)

OHARRA: erreserba ematea unean uneko osasun-baldintzen arabera baloratuko da.

Gizarte etxe eta kirol instalazioetako kirol-areto, ikasgela, lantegi eta ekitaldi aretoak erabiltzeko eskatzea, aldi jakin batez jarduera zehatz bat garatzeko, ezaugarri hauetakoren bat duenean:

  • Esku hartze bereziak (espazioa aldatzea, materiala osatzea, langileak...) behar direnean.
  • Merkataritza xedeetarako (enpresa garapena, sarrera kobratzea, publizitatea erakustea...) erabili nahi denean.
  • Gutxienez zortzi egun lehenagotik erreserbatu behar denean.
  • Prezioan salbuespen edo hobariak aplikatzea eskatzen denean.

Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Dokumentazioa

Epea

Erreserbaren eguna baino hiru egun baliodun lehenago gutxienez aurkeztu beharko da eskabidea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

Erreserbatutako espazioa erabiltzen den bitartean hura eskatu duen talde, elkarte, klub edo erakundearen arduradun batek egon beharko du bertan.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00)) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.