BIZANetan sartzeko txartela eskatzea
Zentro soziokultural bateko txartela duen erabiltzailea izatea, udal sareko zentro guztietako zerbitzuak erabili ahal izateko.
Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
60 urtetik gorako pertsonek, baita horien ezkontideek nahiz antzeko afektibitate harremanen bat dela medio haiei loturik dauden pertsonek ere, adin horretara iritsi ez arren.
Dokumentazioa
Eredu ofizialari jarraituz egindako eskabidea.
Araudia
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara edo BIZANetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.