Ekintzak, ikastaroak eta tailerrak burutzeko izena emateak
Zozketak, leku libreak, izena berriro emateak eta bajak Gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan egiten diren gizarte, kultur eta kirol jardueretan, osasuna sustatzekoetan edo bestelakoetan izena eman eta parte hartzea.
Online izapidetzea:
Izapidetzea | Urratsez urrats | Zenbatekoa | Araudia | Informazio gehiago | FAQs |
Izapidetzea
Online izapidetzea
- Jardueren kontsulta eta izena ematea (2019-2020) (2020ko iraila barne)
- Jardueren kontsulta eta izena ematea (2020-2021)
- Kontsultatu, formalizatu eta ordaindu, izena eman duzun jarduerak.
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
Ezin da izena berriro ematea telefonoz.
Jarduera batean baja emateagatiko diru-itzulketaren izapidetzea
Jarduera baten baja ematea izapidetzeko, inprimaki hau aurkeztu behar da gizarte etxe edo herritarrei laguntzeko bulegoren batean.
Urratsez urrats
1. Zozketan parte hartzeko izena ematea
Jarduera batzuk egiteko zozketa batean parte hartzea beharrezkoa da. Zozketak urtean zehar egiten dira.
2. Zozketaren emaitzak eta tokiak formalizatzea
Zozketaren ondoren, eta tokia lortzen bada, esleitutako tokiak formalizatzeko ordaindu egin behar da.
3. Berriz ere izena ematea
Zenbait jarduera urtebetekoak izan daitezke, eta hiruhileko bakoitzaren amaieran izena eman behar da berriz.
4. Hutsik geratutako lekuak
Zozketan lekua eskuratu dutenek lekua hartzen ez badute, leku horiek hutsik geratuko dira. Jardueretan ari direnek berriz izena emateko epea amaitzen delarik, hartu ez diren lekuak ere hutsik geratuko dira. Eta zozketarik gabeko jarduerak ere hutsik geratutako lekuak dira.
Zenbatekoa
Indarrean dagoen Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudiaren arabera (8.13 atala).
Prezio murrizketaz balia daitezkeen talde guztiek ez dute horretarako eskubiderik jarduera guzti-guztietan. Aipatzen diren jardueretan prezio murriztuak izango dituzte ondoko taldeek:
- Kirol jardueretan, kultura ikastaroetan eta lukotekan: udalaren kirol instalazioetako eta gizarte etxeetarako bazkideek.
- Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren, Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren eta Ingurumen Osasuneko Zerbitzuaren jardueretan: langabeek, 60 urtetik gorakoek eta 18tik beherakoek.
- Berdintasunerako Zerbitzuaren jardueretan: langabeek.
- Gurasoentzako euskara eskoletan: ikasle berriek eta eskolen % 80tan izan diren ikasle zaharrek.
Araudia
- Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia.
- Gasteizko Udaleko Gizarte Etxe eta Kirol Instalazioen Araudia.
Informazio gehiago
Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa, datak, iraupena eta edukiak eta tokiak esleitzeko prozedura ondoko loturetan kontsulta daitezke:
- Gizarte etxeetan jarduerak .
- Jabetze feministarako eskola
- CEAren jarduera programa.
- Adinekoentzako zentro soziokulturaletako zerbitzuak eta jardueren programa.
- Udalaren opor programa.
- Zozketak, tokiak formalizatzea eta hutsik geratutako lekuak.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.