Kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzak
Hiriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Pertsona fisikoek edo juridikoek eskatu ahalko dute dirulaguntza, baldin eta haien helbidea Arabako Lurralde Historikoan badute.
Epea
20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (2022ko otsailaren 21a, 22 zk.): martxoaren 21a arte.
Documentazioa
- Dirulaguntzaren eskabidea
- Pertsona fisikoak: Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotocopia.
- Pertsona juridikoak:
- Elkartearen edo entitatearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia, eta ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
- Entitatearearen eraketa-eskrituren edo estatutuen fotokopia. Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan edo, bestela, dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
- Dirulaguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
Araudia
- Kultur proiektuei eta finkatutako ekitaldi eta jaialdiei laguntzeko Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntza-deialdia -2022. Urtea- arautzeko berariazko oinarriak
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
- Dirulaguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Dokumentazio digitala aurkeztea.
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Egiaztatzeko agiriak ():
- Eranskinak: 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 6-J
- 1SJ eranskina: 5000€ baino gutxiagoko diru-laguntzetarako justifikazio sinplifikatua
- 5-J eranskina, -zeharkako gastuei dagokien atala izan ezik-.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.