José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan aurretiaz izena ematea

Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan aurreinskripzioa eskatzeko izapidea.


Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Dantzarekiko lehen harremanak 5: 2015ean jaio diren haurrak. *
  • Dantzarekiko harremanak 6: 2014an jaio diren haurrak. *
  • Dantza-aurreko ikastaroa: 2013an jaio diren haurrak. *
  • Oinarrizko ikasketak: 8-13 urteko haurrak.
  • Ikasketa profesionalak: 12 urtetik gorako ikasleak.

*Salbuespenez, 20/21 ikasturterako ez da sarrera-probarik egingo Lehen Harremanak eta Dantza Aurrekoa irakaskuntza ez arautuetarako, eta lekuak izen ematearen hurrenkeran esleituko dira.

Epea

2020ko maiatzaren 11tik ekainaren 5era.

Dokumentazioa

Araudia

Zenbatekoa eta araudia: Udal Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoen Araudia (8.6. epigrafea).

Izapidetzea

Online bidez
Bertan behera utzita - Aurrez aurre

Bertan behera - Lehenik, "Aurretiaz izena emateko eskaera" bete behar da. Behin beteta, honako lekuetan entregatu daiteke:

Oharrak

GARRANTZITSUA: Aurreinzkripzioa baieztatu ondoren, ikasle berriek sarrera probak egin beharko dituzte, eta ondoren, matrikula egin. Horretarako, Dantza Kontserbatorioan izena emateko prozesuan aipatutako urratsak eta bitartekoak jarraitu beharko ditu.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko "José Uruñuela" udal dantza kontserbatoriora jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00 Gasteiztik kanpo deituz gero) eta Dantza kontserbatorioaren 945 16 26 06 telefonora dei dezakezu. Emailez ekontsulta egitekotan, cmdanza.administracion@vitoria-gasteiz.org eta cmdanza.direccion@vitoria-gasteiz.org daude eskuragai.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.