Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskabidea

Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskuratzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Online Online izapidetzen hasi.

(HUT, BakQ edo beste ziurtagiri digital baten bitartez)

Epea

Maiatzaren 18tik aurrera, goizeko 9:30tik.

Betebeharrak

Herritarren Udal Txartela izatea, Gamarrako parkera sartzeko beharrezkoa baita.

Dokumentazioa

  • Kuotan murrizketa eskatzen bada, %65eko nahiz hortik gorako ezintasuna egiaztatzen duen ezintasunaren ziurtagiria, jatorrizkoa.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

  • Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren indarreko araudiaren arabera (8.4 atala):
    • 4 urtera arte: 0,00 €.
    • 5 urtetik (beteta) 17ra arte: 11 €.
    • 18 urtetik (beteta) 24ra arte: 26,20 €.
    • 25 urterik (beteta) aurrera: 31,50 €.
    • 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako ezintasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.
  • Eskabidea egiten den unean bertan ordainduko da abonamendua, finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez. Nahaiago baduzu, ordainagiria hartu eta geroago ordain dezakezu.

Araudia

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatik prezio publikoaren araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan aldez aurretik hitzordua eskatuta.

San Martineko Bulegoetan aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Online izapidetzea

Gamarrako parkean sartzeko abonamendua lortzea zerbitzua bidez.

(HUT, BakQ edo beste ziurtagiri digital baten bitartez)

Oharrak

  • 2022. urtean, Gamarra Parkea ekainaren 3tik irailaren 11ra arte egongo da zabalik.
  • Kuotak ordaintzeak igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.