Bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideen babesa eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak
Gasteizko udalerrian bizikidetza sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko eskabidea.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak
Nork
Pertsona juridikoek, fundazioek eta elkarteek, baldin eta helbide soziala Gasteizen badute, legez eratuta badaude, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda badaude.
Epea
20 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO 40 zk., 2022ko apirilaren 4). 2022. deialdia: maiatzaren 6ra arte.
Betebeharrak
- Legez eratuta egotea eta helbide soziala Gasteizko udalerrian izatea.
- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan- izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea.
- Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten elkarteek eta aurkeztutako proiektuek.
- Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.
Dokumentazioa
- Dirulaguntzaren eskabidea
- Dirulaguntza eskuratzeko aurkezten den proiektua (eranskinari jarraitu )
. Gehienez 12 orrialde.
- Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
- Modalitate kolektiboan proiektu bat aurkeztuz gero II. Eranskina, lankidetza-hitzarmena bete eta aurkeztu beharko da.
- Azpikontratatzearen kasuan, onuradunek aurkeztu beharko dute Azpikontratazeko baimena eskabidea
- Diru-laguntzaren zuriketa ekonomikoa egiteko dokumentuak: (
): 1-J eranskina, 2-J eranskina, 3-J eranskina, 4-J eranskina, 5-J eranskina, 6-J eranskina.
- Proiektuaren memoria egiteko txantiloia. (III. eranskina. Jarduera memoria)
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Araudia
- 2022an bizikidetza, aniztasuna, giza eskubideen babesa eta memoria historikoa sustatzeko jarduera eta proiektuetarako dirulaguntzak emateko berariazko oinarri arautzaileak.
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2021. urterako
Izapideak
Aurrez aurre
Herritarrei laguntzeko bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoaren morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Parte hartzen duten entitateek Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuan eska ditzakete argibideak eta aholkularitza, 945 16 26 23 telefonora deituz edo bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora idatziz.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.