Inauterietan parte hartzen duten konpartsei diru-laguntzak

Inauterietako desfileetan eta beste ekitaldi batzuetan (hala nola sardinaren erreketa) parte hartzen duten konpartsei diru-laguntzak ematea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Entitate eta elkarte oro izan ahalko dira deialdi honetan araututako diru-laguntzen onuradun, aurrez hala eskatzen badute, eta baldin eta elkarte gisa legez eratuta eta dagokien Erregistro Ofizialean erregistratuta badaude eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eta egoitza Gasteizko udalerrian badute.

Epea

2022. edizioa: 2021eko azaroaren 16tik 29a arte.

Hamar egun baliodunekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera (ALHAO 130 zk., 2021eko azaroaren 15a)

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea pdf
  • Titularraren IFZren kopia.
  • Baldin Kultura Zerbitzuari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, elkartearen estatutuen fotokopia eta Erregistro Ofizialean izena emanda duela eta legez eratua dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Kultura Zerbitzuari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, banketxeak emandako ziurtagiria, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena -elkarteak berak izan beharko du titular, eta ez inongo beste pertsona fisikok.
  • I eranskina pdf, inauterietako konpartsan parte hartuko duten kideen zerrenda, izen-abizenak eta nortasun-agiria adierazten direlarik, aseguruei dagozkienetarako. Nortasun-agiririk ez duten adingabeen kasuan aski izango da adina adieraztea.
  • II eranskina pdf, sinatuta, non Udalak karrozak egiteko asmoz alokatutako pabiloiaren erabilera-araudia ezagutzen duela eta beteko duela adierazten den. Kultura Zerbitzuak gehienez hiru hilabeterako alokatuko du pabilioi hori; alokairu aldia luzeagoa edo laburragoa izan ahalko da, gastuari aurre egiteko aurrekontuan kreditu egoki eta nahikoa dagoen neurrian Edonola ere, Inauterien osteko hurrengo astea barne izango da beti, eta desmuntatze lanetarako erabiliko da. konpartsak pabilioia erabili behar ez badu, ez da eranskin hau bete beharik.
  • III eranskina pdf, sinatuta, 2022ko inauterietan konpartsak zein formatutan parte hartuko duen deklaratuz. Ezinbestekoa da aurkeztea.

Aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpena albait egokiena izan dadin, beste agiririk ere eskatu ahal izango du Gasteizko Udalak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Online izapidetzea

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Emandako diru-laguntzen justifikazioa hiru hilabeteko epean egin beharko da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik kontatuta, deialdiaren onarrien 14. atalaren arabera. Egiaztatzeko agiriak (Documento Word): 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 5-J

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.