(HUT) Herritarren Udal Txartelaren eskabidea, gaitzea edo pasahitza aldatzea

Herritarren Udal Txartela Gasteizko Udalak emandako txartela da, norberak eta ez bestek erabiltzeko dena, titularra udal zerbitzu eta tramite jakin batzuetarako identifikatzeko helburua duena.

Gaitu gabeko txartela

Udal instalazioetako abonatuei udalaren zenbait kirol instalazioetara eta zerbitzuetara sartu eta udal jardueretan prezio murriztuak izatea ahalbidetzen die. Izan ere, txartelak duen hurbileko antenak instalazioetako tornu mekanikoetatik igarotzeko aukera ematen du.

Txartel gaitua

Hainbat instalazioetan sartzeko balio izateaz gain, txartela gaituz gero udalaren webgunean eskaintzen diren zenbait online zerbitzuetara sartzeko aukera dago. Horretarako ezinbestekoa da txartela egin zenean herritarrak pasahitza edo helbide elektronikoa eman izana. Horrelakorik ezean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoren batera jo behar da

Eskabidea | Txartela gaitzea | Pasahitza aldatzea | Pasahitza ahaztea | Txartela desgaitzea | Lapurtu edo galduz gero | FAQs

Eskabidea

Dokumentazioa
  • Indarrean dagoen identifikazio agiriaren jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • 16 urtetik beherakoa izanez gero indarreko identifikazio agiriaren jatorrizkoa. Tutoreak edo legezko ordezkariak sinatuko du eskabidea pdf, eta adingabeak eraman ahalko du bulegora, sinatzailearen indarreko identifikazio agiriaren jatorrizkoaren fotokopiarekin batera.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zuzeneko izapidetzea

Unean bertan eskuratzea:

Gainerako Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan gutxi gorabehera astebeteren buruan izango duzu prest.

Txartela gaitzea

  • Pasahitza daukat eta txartela gaitu nahi dut. Gaitu .
  • Txartela egin zenean helbide elektronikoa eman nuen eta txartela gaitu nahi dut . Gaitu .
  • Txartela desgaitu egin nuen eta orain berriz gaitu nahi dut. Gaitu .
  • Txartela blokeatu egin zait datuak hirutan oker sartu ditudalako. Gaitu .
  • Ez daukat pasahitzik eta txartela gaitu nahi dut. Horrelakorik ezean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoren batera jo behar da.

Pasahitza aldatzea

Pasahitza ahaztea

  • Txartela gaituta daukat baina pasahitza ahaztu dut. Eskabidea egitean helbide elektronikoa eman nuen. Pasahitza berreskuratzea .
  • Txartela gaituta daukat baina pasahitza ahaztu dut eta ez nuen helbide elektronikorik eman. Horrelakorik ezean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoren batera jo behar da.

Txartela desgaitzea

  • Txartela desgaitu nahi dut , udalaren web orritik tramiteak egiteari uzteko. Txartela desgaitzea .

Lapurtu edo galduz gero

Txartela galdu edo lapurtuz gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetakoren batean baliogabetu beharko duzu. Ondoren, nahi izanez gero, beste txartela bat lortzeko izapideak egin ditzakezu.

Ohiko galderak (FAQs)

Herritarren Udal Txartelari (HUT) buruzko ohiko galderak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.