Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari ordaindu beharreko tasari dagozkien 4.000 €-tik beherako zerga-zorrak zatikatzen direlarik, epetan eskatzeko aukera dago: bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi kuotatan.

Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean eta, hori dela eta ez dago berritu beharrik.

Ordainagiria interesdunak emandako kontuan zordunduko da epeka ordaintzeko egutegiaren arabera.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea | Egutegia

Atención online Online izapidetzea.

Nork

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzen duen edonork.

Epea

Epe hauetan eska daiteke ordainketa:

  • 9 kuotak: apirilaren 20a baino lehen.
  • 7 kuotak: ekainaren 22a baino lehen.
  • 6 kuotak: uztailaren 21a baino lehen.
  • 3 kuotak: abuztuaren 23a baino lehen.
  • 2 kuotak: urriaren 20a baino lehen.

Betebeharrak

  • Ordainagiria banku konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egiten dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

Zenbatekoa

Ordaindu beharreko zenbatekoak berdinak izango dira epe bakoitzean, interesik gabe.

Araudia

Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarreren kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra.

Ohiko galderak (FAQs)

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

Bide hau BAKARRIK erabil daiteke Udalaren datu basean aldez aurretik jasota badago ordainagiria helbideratu nahi den kontu-zenbakia.

  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Online izapidetzea

Atención online Epetan ordaintzetan zerbitzua bidez.

Epeka ordaintzeko egutegia

Interesatuak emandako kontuan kargatuko da ordaintzetan zerbitzua bidez:

Egutegia
1 ordainketa 2. ordainketa 3. ordainketa 4. ordainketa 5. ordainketa 6. ordainketa 7. ordainketa 8. ordainketa 9. ordainketa
2 kuotatan Urriaren 28a Abenduaren 30 a
3 kuotatan Abuztuaren 30 a Urriaren 28 a Abenduaren 30 a
6 kuotatan Uztailaren 29 a Abuztuaren 30a Irailaren 30 a Urriaren 28 a Azaroaren 30 a Abenduaren 30a
7 kuotatan Ekainaren 30 a Uztailaren 29 a Abuztuaren 30 a Irailaren 30 a Urriaren 28 a Azaroaren 30 a Abenduaren 30 a
9 kuotatan Apirilaren 29 a Maiatzaren 30a Ekainaren 30 a Uztailaren 29a Abuztuaren 30 a Irailaren 30 a Urriaren 28 a Azaroaren 30 a Abenduaren 30 a

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.